Klase hauek hizkuntza ikasten berandu hasi eta apur zaila egiten zaien ikasleetzat dira. Ez diegu laguntzen gainditzen bakarrik, baizik eta hori ikaste aurreratuago baterako lehen urratsa ere iizan dadin.
Ikaslearen emaitzekiko ardura artzen dugu, eta horregatik, ikasturte bakoitzaren amaieran, ikasle guztiak behartzen ditugu, ikasitako maila gainditu izana grogatzeko azterketa egitera.
" Ingeles klase komunikatibo eta dibertigarriak "
HAURRAK: Txikienez hizkuntza ahoz ikasten dute, joko, kontu, abesti eta antzerkiaren bidez. Ingelesez elkarrekin aritzeko balio digun edozein jarduera dibertigarriaren bidez, azken finean. Gainera, Lehen Hezkuntzako ikasturteetan aurrera doazen heinean beti dute alboan testu-liburu bat, ikasleek erreferentzia bat izan dezaten, eta batez ere, euren barkako lana errazteko, ahatu gabe, hala ere, hizkuntza bere testu inguruan kokatzen duten eta ikasleei han gogoko zaizkien jarduera dibertigarri haiek.
NERABEAK: Jolas-giroa baztertu gabe , azterketak eta ziurtagiriak dira ardura nagusia, horiek beharrezkoak baitira, geroz eta konplexuagoa den lan-munduan lehiatzen lagunduko duen curriculum on bat eskutatzeko.